PRESENTACION
AURREKARIAK
Migrazioak: migrazio prozesuen ezagutza eta kudeaketa arloko Master Ofizialak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean 2002-2003tik ematen ari den graduatu ondoko ikastaro batean du jatorria, hain zuzen ere Migrazioen arloko Unibertsitate Espezialista izenekoan (EHUren titulu propioa). Migrazioen arloko Espezialista ikastaroa, bere hurrenez hurrengo bost ekitaldietan, sendotu egin da, migrazioei buruzko unibertsitate ikastaro nagusietako bat izan arte, eta bere programaren koherentziagatik eta irakasleen aniztasun eta kalitateagatik nabarmentzen da.
EHUren titulu propio horrekin izandako esperientziari esker, eta Bolognako Prozesuak sustatutako unibertsitate aldaketaren testuingurua baliatuta, Soziologia 2 Sailean Migrazioen Master Ofizialaren proposamena landu zen.
Masterraren xedea da beste fase bat izatea aurrez hasitako prozesu batean, prozesu horretan kalitateko unibertsitate ikasketak eskaini nahi baitira migrazio fenomenoari aurre egiteko, ezagutza oinarri sendo batzuekin egin ere, hala nola esparru horretan lan egiteko tresna baliagarriekin.
Ikuspegi berria eman nahi zaio proposatzen dugun unibertsitate prestakuntzari, profesionalagoa eta praktikoagoa; eta, hori, hiru modutan:
- Kudeaketa ideian oinarrituta, bai kanpora begira (fluxuen nazioarteko kudeaketa eta lankidetza), bai barrura begira (immigrazioak eragindako gizarteetan sortu kultur aniztasunaren kudeaketa).
- Nazioartean gai honetan aditu direnek abiarazitako bitartekoak erabiliz, adibidez, MNEren Essentials of Migration Management izenekoa. Bitarteko didaktiko hori guztiz berria da, eta migrazioen kudeaketaren hainbat esparrutako espezialistek landu dute, kudeatzaileei, administratzaileei eta politikariei tresnak emateko, migrazioekin eta horiek maila guztietan dituzten ondorioekin zerikusia duten prozesuak kudea ditzaten.
- Praktiketarako hitzarmenak eginez nazioko zein nazioarteko agentziekin, unibertsitateekin, administrazioekin, erakundeekin eta elkarteekin.
HELBURUAK
Orokorra.-
Profesionalak prestatzea nazioarteko migrazio mugimenduen planifikazio eta kudeaketaren esparruan, hala nola kultur aniztasun gero eta handiagoko egungo testuinguruan. Hori guztia ikastaroaren printzipio gidarien ikuspuntuarekin: oinarri akademikoa, zorroztasun zientifikoa eta aplikazio praktiko profesionalizatua.
Espezifikoak.-
- Ikasleak migrazio fenomenoaren eta horren gizarte ondorioen ezagutzan barneratzea. Jakintza adar anitzeko prestakuntza eskaintzea da helburua, migrazio fenomenoaren ikuspegi historiko eta mundu mailako batekin, hainbat jakintza adar eta ezagutza arlo barne hartuz: Zuzenbidea, Nazioarteko Harremanak, Zientzia Politikoa, Antropologia, Soziologia, Historia eta abar.
- Fluxuen eta kultur aniztasunaren kudeaketaren oinarrizko tresnen ezagutza eskaintzea, ikasketak alderdi praktiko eta profesional baterantz bideratzeko.
- Ikaslea tresna horien erabileran gaitzea, eta hainbat jarduera esparru hautatzea eta, ildo horretan, jadanik helburu horiekin lan egiten ari diren nazioko zein nazioarteko agentzietatik datozen saio eta lan praktikoak eskaintzea.
OINARRIAK
- Planifikazioak eta kudeaketak beharrezko dute fenomenoa aurrez eta sakon ezagutzea.
- Migrazio fenomenoari, dauzkan gizarte inplikazio handiak direla eta, bere alderdi guztietatik eta bere konplexutasun osoan heldu behar zaio.
- Horrek jakintza adar anitzeko hezkuntza eta prestakuntza ingurune bat behar du, eta horretan elkarren ondoan izatea hainbat motatako ikuspegiak, irakaskuntza dinamikak eta planifikazio zein kudeaketa esparru geoestrategikoak.
- Prestakuntzak, bere aplikazio praktiko anitzak direla eta, banakoen curriculum proiektuen diseinua sustatu eta errespetatu behar du, eta ikastaroari malgutasun eta egokigarritasun berezia eman behar dio.
- Banakoen curriculum proiektuek honako hauek dituzte oinarritzat: migrazio fenomenoari eta haren gizarte inplikazioei ekiteko erabiltzen diren jakintza adarren aniztasuna; giza migrazioen esparruan lan egiteko abiapuntu diren lanbide inguruneen aniztasuna; eta banakoen soslai eta interesen ugaritasuna.
- Masterrak egokiro baliatu nahi ditu aldi berean hurrengo elementu hauek:
- Oinarri akademikoa ikuspegien aurkezpenean eta fenomenoaren tratamenduan.
- Zorroztasun zientifikoa fenomenoaren gainean lortutako ezagueren aurkezpenean, hala nola ikerketaren praktikan.
- Askotariko irakaskuntzaren (mundu akademikotik eta profesionaletik etorritako irakasleen) bidez lortutako ezagueren aplikazio praktiko profesionalizatua, eta praktikak egitea instituzioetan eta erakundeetan.